Koronabirusa

Anbulatorioan hartuko da aurrerantzean COVIDaren aurkako txertoa

Ataria 2021eko urriaren 29a

Datorren asteartetik aurrera ferialekuan egin ordez, anbulatorioan egingo dute txertaketa, eta ohi bezala, hitzorduarekin egingo da.

Tolosako Udalak jakinarazi duenez, datorren asteartetik, azaroaren 2tik aurrera COVID-19aren aurkako txertoak jartzeko gunea ferialekutik anbulatoriora lekualdatuko da. Beraz, koronabirusaren aurkako txertaketak anbulatorioan egingo dituzte, eta orain arte bezala, hitzorduarekin joan beharko da. 

Bestalde, gogoratu dute gripearen aurkako txertoa jartzeko kanpaina ere abian da Osakidetzan, gripearen ondoriozko konplikazioak izateko arrisku handiena duten pertsonak babesteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!