Mokadu eta kultura trukea

Ataria 2021eko urriaren 23a

Zutani Elkarteak antolatuta, VI. Pintxo Tour Interkulturala eta Solidarioa egin dute goizean, Alondegi plazan; hamar herrialde ezberdinetako pintxoak dastatzeko aukera izan da.

Bi pintxo eta edaria, horixe eskuratu zitekeen Zutani elkarteak antolatu duen Pintxo Tourren, tiket bat erosiz gero. Eguraldia lagun, jende asko gerturatu da goizean zehar Alondegira. Hamar herrialde ezberdinek hartu dute parte, eta bakoitzak bere herrialdeko jakiak pintxo moduan prestatu ditu plazan bertan. 

Ana Lopetegi Murua, Zutaniko kidea, pozik agertu da seigarren edizioak izan duen harrerarekin: "Sekulako eguraldia atera du eta hasiera-hasieratik etorri da jendea; aukera primerakoa da beste herrialdeetako janaria probatzeko eta baita ere jendearekin hartu-emana izateko". Izan ere, egitasmoaren helburua, pobrezia egoeran dauden familiak laguntzeaz gain, harremanak eraikitzea ere bada. "Tolosako herritarrak kolore guztietakoak eta jatorri ezberdinetakoak gaude eta hori ikusarazi nahi dugu", esan du Lopetegik.

Besteak beste, Dominikar Errepublika, Kolonbia, Honduras, Brasil, Palestina, Txina, Senegal, Maroko, Ukraina eta Euskal Herriko pintxoak dastatzeko aukera izan da. Eta ez da bakar bat ere sobratu. 13:30erako bukatu egin dira prestatu dituzten jaki guztiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!