Zeinu hizkuntzako filmak ikusteko tartea hartu dute Leidorren

Ataria 2021eko urriaren 23a

XII. Nazioarteko Zeinu Hizkuntzako Zinemaldia ospatu dute goizean, eta arratsaldean, Granadako Isabel de las Herasen eskutik, Cómo crear un cómic de Oreja Voladora hitzaldia izango dute, 18:00etan hasita.

XII. Nazioarteko Zeinu Hizkuntzako Zinemaldia egin dute gaur, 11:00etatik aurrera, Leidor aretoan, Gainditzen Tolosaldea eta Goierriko pertsona gorren elkarteak antolatuta. Keinu hizkuntzan ekoitzitako hamabi film labur izan dira lehian, eta guztiak ikusi ondoren, sariak banatu dituzte.

Ikusleek botoak mugikor bidez emateko aukera izan dute, eta botoen %40 jaso duen filma Estatu Batuetako Feeling Through izan da. Jarraian, gainerako sariak banatu dira:

  • Gidoi onena: Alicia Sort, Aten filmagatik.
  • Gizonezko aktore onena: Daniel Aquila, Te quiero pa filmagatik.
  • Emakumezko aktore onena: Carlota Boronat, Aten filmagatik.
  • Muntaketa onena: Raul Ruiz, El Circle filmagatik.
  • Argazkilaritza onena: Ramon Granja, Te quiero pa filmagatik.
  • Zuzendari onena: Pablo Navarro, Lladres de temps filmagatik.
  • Zuzendari gazte onena: Alicia Sorte, Aten filmagatik.
  • Film labur onena:  Lladres de temps.
  • Atzerriko film labur onena: Feeling throug.
  • K saria: Feeling through.

Sari banaketa bukatu bezain pronto, bazkaltzera joan dira guztiak Botarri jatetxera. Gero, 18:00etan, Granadako Isabel de las Herasen eskutik, Cómo crear un cómic de Oreja Voladora hitzaldia izango da, kultur etxean. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!