Hainbat kale trafikoari itxita egongo dira igande goizean

Ataria 2021eko urriaren 22a

Iñaki Lopetegi argazkilariaren omenezko La Agerre erlojupeko proba egingo dute igande goizean, eta ondorioz, hainbat kale trafikoari itxita egongo dira.

Iñaki Lopetegi Agerremedia argazkilariaren omenez igandean jokatuko den La Agerre erlojupekoa dela-eta, hainbat kale trafikoari itxita egongo direla jakinarazi du Tolosako Udalak. Hain justu, 11:00etatik 14:00etara bitartean, Euskal Herria plaza, Rondilla, San Frantzisko, Araba etorbidea, Olarrain, Triangulo inguruak eta Alde Zaharrerako sarrerak egingo dira itxita. Rondilla eta San Frantzisko kaleetako autobus geltokiak erabileratik kanpo geratuko dira ordu tarte horretan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!