Baratze parkean izena emateko aukera

Ataria 2021eko urriaren 22a

Iurramendiko egoitzaren aurrean 81 udal baratze jarriko dituzte, eta eskaerak azaroaren 5a baino lehen egin beharko dira.

Tolosako Udalak Iurramendi egoitzaren aurrean jarriko diren 81 udal baratzeak erabiltzeko lizentziak esleitzeko prozesua abiarazi du. Gehienez lau urtetan zehar erabili ahal izango dira.

Esleipendun erabiltzaile bakoitzak fidantza eta urteko tasa ordaindu beharko ditu. Urteko tasa orokorra dago finkatuta eta desberdina da mugikortasun urriko pertsonentzat, langabetuentzat edo elkarteentzat. Onuradun izateko bete beharreko baldintzak ondorengoak dira: Tolosan erroldatuta egotea eta gutxienez herrian bizitzea esleipena baino hiru urte lehenagotik, Tolosako Udalaren zerga-betebehar eta gainerako ordainketak egunean edukitzea, beste baratze ekologiko baten erabiltzailea den bizikidetza-unitate bateko kide ez izatea, eskatzaileak edo bere bizikidetza-unitateko kideren batek ez izatea nekazaritza-jarduerarako egokia den lurrik, eta zigorrik ez izatea lehenago aisialdirako beste baratze ekologiko baten jabe izan delako.

Eskaerak telematikoki edo Udaten egin behar dira azaroaren 5a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!