Musika banda kalez kale ibiliko da larunbatean

Ataria 2021eko urriaren 20a

11:30ean aterako da Tolosako Musika Banda Gorriti plazatik eta Plaza Berrian bukatuko du ibilbidea.

Tolosako Udal Musika Bandak kalejira egingo du larunbatean, urriak 23. 11:30ean hasiko dira Gorriti plazan, eta Kale Nagusian zehar, Plaza Zaharrera iritsiko dira. Ondoren, dagoen pertsona kopuruaren arabera, Solana edo Letxuga kaleetara joango dira Trianguloa plazaraino iristeko. Handik joango dira San Frantzisko pasealekuraino eta Lopez Mendizabal plazara iritsiko dira. Gernikako Arbola ingurutik Alondegia plazara joango dira jarraian, eta azkenik, Beotibar eta Korreo Kaleetan zehar, Plaza Berrira joango dira, bertan amaitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!