Munduko Txapelketan parte hartuko du Eukene Larrartek

Ataria 2021eko urriaren 20a

Pistako txirrindularitzako elite mailako Munduko Txapelketa egingo dute gaurtik igandera bitartean, Roubaixeko (Frantzia) Stab belodromoan.

Espainiako selekzioarekin parte hartuko du Eukene Larrarte tolosarrak, eta hiru probatan ariko da: omniumean, kanporaketan eta madisonean. Azken honetan Ziortza Isasirekin parte hartuko du, ohiko bikotekidea izan duen Tania Calvoren ordez.

Larrartek orain gutxi Europako Txapelketan parte hartu zuen, eta orduan kanporaketa proban lortu zuen posturik onena, bosgarren amaituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!