2021/10/23 10:15

XII. Nazioarteko Zeinu Hizkuntzako Zinemaldia

XII. Nazioarteko Zeinu Hizkuntzako Zinemaldia
Leidor antzokia, Tolosa

10:15. Irekiko dute Leidor zinema.

11:00. Jaialdiaren hasiera. Aten (Bartzelona), Cronos (Bartzelona), Unic (Bartzelona), La Maynade (Frantzia), El Circle (Bartzelona), The Doll (Erresuma Batua) eta Hay dos idiomas (Bartzelona) film laburrak ikusteko aukera izango da lehenengo, eta ordu erdiko atsedenaren ostean, Te quiero pa (Malaga), El seto (Avila), El novio perfecto (Frantzia), Lladres del Temps (Bartzelona) eta Feeling Through (Ameriketako Estatu Batuak) eskainiko dituzte. Behin filmak ikusi ostean sari banaketa egingo da.

14:30. Bazkaria, Botarri jatetxean.

18:00. Granadako Isabel de las Herasen eskutik, Cómo crear un cómic de Oreja Voladora hitzaldia izango da, kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!