Tolosako Udala kaleak egoera onean mantentzeko eta eraberritzeko egiten ari den lanen barruan, Andia kalea garbitu dute gaur eta bihar pintatu egingo dute. Ondorioz, itxita egongo da bihar, lanak amaitzeko. Lurrean zeuden zuloak estali dituzte eta zoruari itxura uniformea eman diote.