Gasteizko erailketa salatu dute

Ataria 2021eko urriaren 13a

Gizon batek bere emaztea hil zuen atzo Gasteizen, eta bere buruaz beste egin zuen ondoren. Gertakaria salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte gaur Tolosako Trianguloa plazan, besteak beste, Tolosako Asanblada Feministak —irudian— eta Tolosaldeko Itaiak deituta.

Villabonan Lurgatz talde feministak deituta, Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelopean bihar egingo dute elkarretaratzea, oinezkoen zubian, 19:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!