Berazubiko gazteak sukaldaritza munduan murgildu dira

Leyre Carrasco 2021eko urriaren 9a

Gastronomiak ere tartea izan du aurtengoan Berazubiko festen egitarauaren barruan, eta 10:00etan hasita, Basque Culinary Centerreko ikasleek haurrei zuzendutako sukaldaritza tailerra eskaini die.

Paperak aldatu dituzte gaurkoan Lander Cornagok, Tais Da Silvak eta Pau Riusek. Izan ere, gaur irakasle izatea egokitu zaie Basque Culinary Centerreko hiru ikasleei. Berazubiko haurrei zuzendutako sukaldaritza tailerra egiteko aukera iritsi zitzaien. Hortaz, gazteak sukaldaritzan murgiltzeko aukera "polita" izango zela ikusita, aurrera egitea erabaki zutela azaldu du Cornagok: "Gure ustez oso garrantzitsua da txiki txikitatik sukaldatzen ikastea, gure ofizioa den gastronomia munduaren inguruan haurrak ere jakintza izateko".

Ijito-beso bezala ezaguna den postrea aukeratu dute, "haurrentzat oso erraza, polita, tradizionala eta ikusgarria den postrea delako". Gauzak honela, sei eta hamalau urte bitarteko gazteekin aritu dira eskuak zikintzen goiz guztian zehar. "Batzuk erraztasun handiarekin ibili dira, eta beste batzuei gehiago kostatu zaie, baina orokorrean benak ikasteko gogo handiarekin etorri dira. Hori izan da guretzat garrantzitsuena", adierazi du Cornagok.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!