Omniumean lehiatzen ari da gaur Eukene Larrarte Europako Txapelketan

Ataria 2021eko urriaren 7a

Eukene Larrarte, irudian, ezkerrean, Europako Txapelketan.

Bosgarren postua lortu zuen atzo kanporaketako proban tolosarrak.

Pistako txirrindularitzako Europako Txapelketan ari da lehiatzen Eukene Larrarte tolosarra, eta gaur omnium proban parte hartzen ari da. Lehen saioan bi probetan lehiatu da: scratchean 12. bukatu du eta tempo race proban 17. postua lortu du. Gaur arratsaldean omniumeko beste bi probatan ariko da, kanporaketan eta puntuazioan.

Emaitza nabarmenena oraingoz, atzoko kanporaketa proban lortu zuen tolosarrak, bosgarren eginez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!