Udal hilerrietako izapideak egiteko bulego berria zabalik

Ataria 2021eko urriaren 6a

Udal hilerrien kudeaketarako kontratazio berriaren barruan zabaldu dute bulego berria, eta Nafarroa Etorbideko 12. zenbakian dago.10:00etatik 15:00etara dago tolosarren eskura hiru udal hilerrietako izapideak egiteko.

San Blas, Bedaio eta Aldabako udal hilerrietako izapideak egiteko bulego berria ireki du udalak Tolosan, udal hilerrien kudeaketarako kontratazio berriaren barruan. Hargoi Hilerria S.L. enpresari esleitu zaio zerbitzua, 468.136,9 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne). Nafarroa Etorbidea 12n kokatzen da, eta 10:00etatik 15:00etara dago tolosarrak artatzeko zabalik.

Hainbat izapide egin daitezke bertan, hala nola, lurperaketei dagozkienak, hobitik ateratzeko izapideak, errausketenak, tituluen eguneraketa, eta abar. Aurrez aurreko arreta eskaintzeaz gain, telefonoz ere jar daitezke tolosarrak bulegoarekin harremanetan 943 675 919 edo 688 842 003 telefonoetan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!