Kontinenteko kirolari onenak ikusteko aukera izango da, eta besteak beste, Eukene Larrarte tolosarrak hartuko du parte, Espainiako selekzioarekin. Lau probatan ariko da Larrarte: bihar arratsaldean, kanporaketan; ostegunean, omniumean; ostiralean, banakako jazarpenean; eta larunbatean, madisonean, Tania Calvorekin.