Asensio izango da PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusi berria

Ataria 2021eko urriaren 4a

Jose Ignacio Asensio tolosarra izan da aurkeztu den bakarra.

Atzo bukatu zen Idazkaritza Nagusiari hautagaitzak aurkezteko epea, eta Tolosako Jose Ignacio Asensio da aurkeztu den bakarra. Ondorioz, bera izango PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusi berria.

Asensio Gipuzkoako bigarren Ahaldun Nagusiorde eta Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatua da eta urriaren 18ra arte, militanteen artean beharrezko abalak jasoko ditu. PSE-EEk esan duenez behin baldintza hori beteta, urriaren 22an izango litzateke behin betiko hautagaia. Alderdiaren zuzendaritza organo guztiak berritzeko prozesua IX. Kongresuan osatuko dute, azaroaren 28an. Asensio hautagai bakarra denez, Gipuzkoako PSE-EEk ez ditu primarioak egingo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!