Profesionalekin jokatzera itzuli denetik, Laso zeresana ematen ari da, besteak beste, Altuna III.aren aurka jokatutako norgehiagokak direla eta. Maila handia duela erakutsi du beste behin Lasok, eta Jon Ander Peñak ezin izan dio aurre egin final-zortzirenetako kanporaketan. Laso final-laurdenetako ligaxkarako sailkatu da eta bere multzoan Jakak jokatuko du.