Gau beltzaren inguruan

Ataria 2021eko urriaren 2a

Galtzaundi euskara taldearen ikasturteko lehen Sormenetik egitasmoan gau beltza izan da protagonista Jaime Altuna eta Josu Ozaita antropologoen eskutik.

Sormenetik-en orain arte sortzaile edo pertsonaia bat izan da protagonista, baina oraingoan eskaintzari buelta bat eman eta gai bat landu nahi izan dutela esan du Idoia Lahidalga Galtzaundiko kideak. "Sormenetik egitasmoarekin hausnarketarako bideak ireki nahi izan ditugu beti, eta oraingoan urriaren 31ren bueltako gau beltzari buruz hitz egin nahi genuen", esan du.

Jaime Altuna eta Josu Ozaita antropologoak gonbidatu dituzte gaia lantzeko eta 2016 eta 2017 artean egin zuten gau beltzari edo arimen gauari buruzko lanaren inguruan hitz egin dute. Duela bost bat urte urriaren 31ko ospakizun berezian tokian tokiko ohiturak indarra galtzen ari ziren eta jada AEBetatik ekarritako Halloween gauak zuen sona gehiago, baina orain geroz eta gehiago dira arimen gaua edo gau beltza ospatzen hasi diren herriak. "Gauzak mugitu dira, ospakizun hori berpiztu da nolabait esateko", esan du Altunak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!