Kulturaz beteriko udazkena, Tolosan

Ataria 2021ko ira. 29a, 17:00

Tolosako Udalak udazkeneko kultur egitaraua aurkeztu du; ostiral honetan hasiko dira emanaldiak eta urte amaierara bitarte luzatuko dira.

Ikasturte berriari ekitearekin batera, kultura sustatzeko apustuarekin jarraitzen du Tolosako Udalak. Izan ere, udan abian jarritako Kultura Plazara jaialdiaz gain, udazkeneko kultur programazioa aurkeztu du. Musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen egitaraua antolatu dute, haur, gazte zein helduentzat. Guztira, 13 ekitaldi egongo dira, gehienak Leidorren, ostiral honetan hasi eta abenduaren 29ra bitarte.

Sarrerak eta Eszena bonua

Egitarauko ekintzetarako sarrera guztiak Kutxabanken webgunean edo Leidorreko leihatilan eskuratu daitezke. Bestalde, Eszena bonuak online eskuratu daitezke dagoeneko; hauek, urte amaiera bitarte erabili daitezke, ondoren ez baitute baliorik izango. Udalak antolatutako ikuskizunetarako 10 sarrera (saio bakoitzerako bi gehienez) deskontuarekin eskuratzeko aukera ematen du Eszena bonuak. Abantaila nagusia prezioa da: 10 saiotarako bonuak 50 euroko prezioa du, hortaz, sarrera bakoitza erdi prezioan eskuratuko da.

Udazkeneko kultur egitaraua

Eguna

Ikuskizuna

Ordua

Ikuskizun mota

Lekua

Urriak 1

Por Comentarlo – Oscar Terol (bonutik kanpo)

20:30

Bakarrizketa umoretsua

Leidor

Urriak 8

Kenophobia – Osa + Mujika

20:30

Dantza garaikidea

Leidor

Urriak 15

Ameriketako bidaia – Tanttaka

20:30

Antzerkia

Leidor

Urriak 22

 

Mocedades eta Los Panchos (bonutik kanpo)

20:30

Musika

Leidor

Urriak 23

Zuhaitzak landatzen dituen gizona – Gorakada

18:00

Haur antzerkia/txotxongiloak

Topic

Azaroak 5

Hiru hitzetan – Node

20:30

Dantza garaikidea

Leidor

Azaroak 12

Yo, la peor de todas - Vaiven

20:30

Antzerkia

Leidor

Azaroak 13

Bart non ote nintzen ni? - Txirri, Mirri eta Txiribiton (bonutik kanpo)

18:00

Haur antzerkia/pailazoak

Leidor

Azaroak 19

Nøgen (bonutik kanpo)

20:30

Musika

Leidor

Abenduak 3

Irabazi – Jon Plazaola (bonutik kanpo)

20:30

Bakarrizketa umoretsua

Leidor

Abenduak 17

Barretourra – Barrexerka

20:30

Gazte-antzerkia

Leidor

Abenduak 18

Ene kantak

Zehaztu gabe

Haurrentzako ikuskizuna

Leidor

Abenduak 29

Irteera argiak – Eñaut Elorrieta

20:00

Musika

Leidor

Argazkigintza tailerreko erakusketa

Udaberrian argazkigintza tailerrean egindako lanen erakusketa zabalduko da urriaren 1etik 30era Aranburu Jauregian, erakusketa aretoaren goiko solairuan. Iñigo Royo izan da tailerreko dinamizatzailea eta 14 lagunek hartu dute parte ikastaroan. Urrian, egin dituzten bost lan-bilduma egongo dira ikusgai: desioa, lan-koadernoak, lerro zuzena, beste birus batzuk eta esker-ona.

Maixabel filmaren saio berriak

Aurreko astean Maixabel filmaren lau saio burutu ziren Leidor aretoan eta sarrerak agortu ziren guztietan. Jendearen interesa eta harrera ona ikusita, eta hainbat tolosar sarrerarik gabe geratu zirenez, beste bi saio egingo dira: urriaren 5ean eta 6an, 19:00etan.

Bestalde, ohiko zine programazioa mantenduko da. Queridos Camaradas pelikula eskainiko da osteguneko zine forumean, 19:00etan. Larunbatean, igandean eta astelehenean, La Mujer del Espia filma ikusi ahal izango da, 19:00etan. Haurrentzat, aldiz, Peter Rabbit 2: a la fuga pelikula eskainiko da igandean, 16:00etan.

Kultura Plazara jaialdiko azken kontzertua

Igandean (urriak 3), En Esenzia orkestrak eskainiko du Kultura Plazara jaialdiaren aurtengo edizioaren azken kontzertua, herriko hainbat musika talde, kultur eragile eta norbanakoen kolaborazioarekin. 20:00etan izango da Tolosako zezen plazan eta sarrerak Kulturaplazara.eus-en daude eskuragarri.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!