2021/10/15 20:30
Ttanttakaren 'Ameriketako bidaia' antzezlana.
Bi nerabe euskaldun, Jone eta Maria, Ameriketako Estatu Batuetara etorri dira ikasturte osorako. Oso desberdinak dira, eta ez dira konpontzen. Jonek “amerikarren bizimodua”-ri buruzko iritzi ona dauka. Mariak yankiekiko aurreritzi asko ditu. Aireportuan daudelarik, Jone-ri bere ekipaia eta dokumentazioa lapurtuko diote. Poliziak latino inmigrante ilegaltzat jo eta atxilotuko dute.
Hizkuntza arazoak eta aurreritzi razialak direla eta, egoera kafkiano bat jasango du. Astebete dramatiko bat pasa ostean, Mexikoko mugara deportatua izan baino lehenago askatuko dute.
Jonek hainbeste miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, aldiz, adiskidetuko da orain arte gutxiesten zuen gizarte horrekin, jende solidarioa ezagutuko baitu.
Jonek eta Mariak kurtso osoa pasako dute Ameriketako Estatu Batuetan. Gaur da etxera bueltatzeko eguna. Hasierako aireportu berean elkartu dira. Orain urte bete elkarri destainaz begiratzen zieten arren, orain badakite betirako adiskideak izango direla.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?