64 urteko mendizale bat hil da Bedaion

Ataria 2021eko irailaren 25a

@112_SOSdeiak

64 urteko gizonezko bat hil da Bedaio inguruko basoan, lagunekin mendi buelta ematen ari zela. Gizonezkoak bihotzekoa izan du, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Gertakaria 12:40ean izan da. 

Larrialdi zerbitzukoek deia jaso eta Ertzaintzaren mendi saileko zerbitzuak bertaratu dira, helikoptero batek parte hartu du erreskatean, gizonezkoa konorterik gabe eta sarbide zaileko tokian zegoelako.

Helikopteroak erreskate taldeko kide bat utzi du bertan eta gizonezkoaren lagunek hasitako erreanimazio lanekin jarraitu du. Ez dute ezer egiterik izan, 64 urteko gizonezkoa hil da.

Behin medikuak heriotza egiaztatu duenean, helikopteroak gorpua eraman du. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!