Jon Ander Peñak Lau eta Erdiko Txapelketa jokatuko du

Ataria 2021eko irailaren 24a

Atarikoan Agirre gainditu zuen 22-12, atzo Adarraga pilotalekuan jokatutako partidan.

Baiko enpresan txartel bat zegoen jokoan, Lau eta Erdiko Txapelketan parte hartuko duten sei pilotarien zerrenda osatzeko. Peña II.aren eta Agirreren arteko partidan erabaki zen plaza hori, eta tolosarrak bereganatu zuen. Agirrek lehen tantoa egin bazuen ere, Peña II.ak abiadura handiagoa eman zion hasieratik eta aurre hartu zuen bost tanto jarraian eginez. Agirre ez zen partidatik atera eta saiatu zen tolosarrari eusten baina 12-13koa lortu ondoren, Peña II.a zuzenean 22ra iritsi zen.

Datorren astean aurkeztuko dute Lau eta Erdiko Txapelketa eta bertan izango da Jon Ander Peña. Berarekin batera, Baiko enpresatik eskualdeko Iñaki Artola eta Erik Jaka izango dira, eta enpresa bereko beste hiru pilotariak: Unai Laso, Oinatz Bengoetxea eta Mikel Urrutikoetxea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!