Bideoklipa

Nikotinaren 'Egia ezkutatzen da' abestia

Ataria 2021eko irailaren 24a

Tolosako Nikotina MC-ak azaroaren 5ean kaleratuko duen Nirbana diskoko beste aurrerapen abesti bat argitaratu du; Egia ezkutatzen da.

Egunerokotasunean aurkitzen ditugun bidegabekeriei buruz hitz egiten duela esan du, biztanleriaren klase desberdinen artean dauden desberdintasunei buruz, alegia. "Askatasunaren garrantzia bezalako gaiak ere biltzen ditu. Abesti honek neska-mutil guztiak animatu nahi ditu gure oraina eta etorkizuna hobetzeko borroka egitera, indarrak batuz eta maitasuna eta askatasuna nagusi diren bide bateratua eginez".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!