Oinezkoen segurtasuna hobetzeko zutoinak jarri dituzte Kondeaneko Aldapan

Ataria 2021eko irailaren 23a

Argazkiak: Tolosako Udala

Ikasturte hasieran Kondeaneko aldapan baranda jarri zuten, herritarrek bertan aparkatu ez dezaten; orain, helburu berarekin, zutoinak jarri dira ikastolako sarrera inguruan, auto pilaketak saihesteko. 

Laskorain ikastolaren inguruetan sortzen ziren auto pilaketak eta egoera arriskutsuak saihesteko eta, bereziki, oinezkoen segurtasun hobetzeko, hirigintza lanak egin ditu Tolosako Udalak.

Ikasturte hasieran, baranda jarri zen Kondeaneko aldapan, Zabalarretako sarrerara bitarte; orain, zutoinak jarri dira ikastolaren sarrera inguruan, autoek espaloi gainean aparkatu ez dezaten. "Modu horretara, ikastolaren sarrera eta irteera orduetan inguruetan sortzen ziren auto pilaketak eta horiek dakartzaten arriskuak ekidin nahi ditugu", adierazi du udalak.

Neurri horiek, ikastolarekin landu eta adostu ditu udalak. "Hasieran, Kondeaneko Aldapako sarrera itxita mantentzea aurreikusi genuen, bertan sortzen zirelako pilaketa eta arrisku egoera gehien, baina Covid-19aren protokoloen arabera, ikastolako bi sarrerak zabalik mantendu behar dira, eta horregatik egin dira lanak eremu osoan", azaldu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!