Tolosako erraldoi eta buruhandiak berriz ikusteko aukera

Ataria 2021eko irailaren 23a

Argazkia: Josetxo Perez / Kultura Plazara

Urriaren 9an (larunbata) izango da emanaldia, 18:00etan, zezen plazan; saio horretarako sarrerak asteartean (irailak 28) jarriko dira salgai, 10:00etatik aurrera, Kulturaplazara.eus webgunean.

COVID-19ak eragindako pandemiaren eraginez, kalera atera ezinik ibili ondoren, Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa elkarteak, pasa den larunbatean eskaini zuen lehen emanaldi publikoa, zezen plazan. Harrera ona izan zuen, eta horregatik, bigarren saio bat egitea adostu zuten udalarekin batera.

Saio hori, urriaren 9an (larunbata) izango da, aurreko leku eta ordu berean: zezen plazan, 18:00etan hasita. Larunbateko saiorako sarrerekin izandako gorabeherak ekidin ahal izateko, sarean erosi ahal izango dira, Kulturaplazara.eus webgunean. Asteartean, hilak 28, jarriko dira salgai, 10:00etatik aurrera.

Ekitaldi hau Kultura Plazara ekimenaren barruan kokatzen da. "Jaialdiaren xedea kultura balioan jartzea eta tokiko talde eta artisten lana babestea da, tartean, herrian hain maitatuak diren buruhandiak eta erraldoiak", adierazi du udalak. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!