Irailaren 30ean bukatuko da Suspertu Tolosa bonuak erabiltzeko epea

Ataria 2021eko irailaren 17a

Maiatzean jarri zituen 8.000 bonu salgai Tolosako Udalak; 'Suspertutolosa.eus' web gunean deskargatu daitezke.

Tolosako Udalak 8.000 bonu jarri zituen salgai maiatzean zehar Suspertu Tolosa kanpainaren baitan, eta hauek kontsumitzeko epe-muga irailaren 30a dela gogorarazi du.

Bonuak emailean topatzeko zailtasunak izanez gero, erosle guztiek hauek berriro deskargatzeko aukera dute Supertutolosa.eus webgunean, beren erabiltzaile eta pasahitzarekin saioa hasita. Derrigorrezkoa izango da bonuak inprimatuta eramatea horiek erabiltzeko.

Edozein zalantza argitzeko 943 69 75 21 telefono zenbakira deitu edota info@suspertutolosa.eus helbidera idatzi ahalko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!