Vidaniak 'Agurra' estreinatuko du larunbatean TOPICen

Ataria 2021eko irailaren 16a

Ikuskizuna euskaraz izango da, eta apirilean egon ziren Tolosako zentroan, sorkuntza egonaldia egiten.

Aita eta seme baten arteko maitasun-gorroto istorioa kontatzen dute Agurra antzezlanean. Vidania taldeak sortu du eta Kandido Uranga eta Iñigo Gastesi aktoreak dira protagonistak. Agurtzane Intxaurragak zuzentzen du lana. Antzezlana larunbatean ikusi ahal izango da Topic-en, 19:00etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!