Zabalik da Udal Liburutegiko irakurketa klubean izena emateko epea

Ataria 2021eko irailaren 15a

16 urtetik gorako herritarrek doan eman dezakete izena liburutegian, eta gehienez 12 laguneko multzoa osatuko da euskarazko zein gaztelaniazko taldeetan.

Tolosako Udal Liburutegiak aurten ere irakurketa kluba jarri du martxan. Aldez aurretik irakurritako liburu baten inguruan hitz egin eta elkartrukerako gunea da. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte, doakoa da, eta gehienez 12 laguneko taldea osatuko da.

Irakurketa klubeko solasaldi guztiak adituek dinamizatzen dituzte, eta saio batzuetara idazlea bera ere joaten da. Dinamizatzaileek eta liburutegiko langileek aukeratzen dituzte eleberriak eta klubeko kideek liburutegiko erakusmahaian mailegatzeko aukera izaten dute beti. Bi irakurketa-talde daude: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa; euskarazkoan komikiak ere lantzen dira. Kontsultatu hemen aurtengo ikasturtean euskarazko taldean landuko diren irakurgaiak, eta hemen gaztelaniazko taldean landuko direnak.

Izena emateko, liburutegira bertaratu behar da. Informazio gehiagorako, 943 697 462 telefono zenbakira deitu edo liburutegia@tolosa.eus helbide elektronikora mezu bat bidali daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!