Hitzordurik gabe ere joan ahalko da UDATEra

Tolosaldeko Ataria 2021ko ira. 15a, 15:21

Aurrerantzean, aurrez hitzordua hartuta edo hartu gabe joan daitezke herritarrak Herritarren Arreta Zerbitzuko Bulegora (UDATE), Tolosan; hitzordurik gabeko herritarrak tarteko txandetan artatuko dira.

Herritarrei begirako zerbitzua zabaltze aldera, dagoeneko ez da derrigorrezkoa aurrez hitzordua hartzea Herritarren Arreta Zerbitzuko Bulegora (UDATE) joateko. Orain, aurrez hitzordurik hartu ez duten herritarrei ere emango zaie aurrez aurreko arreta, libre dauden tarteetan.

UDATE sarreran jarri den makinan hitzorduarekin edo gabe joan den hautatu behar du herritarrak, eta horren arabera emango zaio txanda; hori bai, aurrez hitzordua hartuta duten herritarrek izango dute beti lehentasuna. Aurrez aurreko arreta zerbitzua egunero eskaintzen da, astelehenetik ostiralera, 07:15etik 14:15era (ostegunetan, 19:00ak arte).

Telematikoki izapideak egiteko aukera

Aurrez-aurreko arretaren ordez, tramiteak izapideetarako bulego automatizatuaren bidez egiteko aukera ere eskaintzen da UDATEn. Horretarako, makina egunero dago erabilgarri: astelehenetik ostiralera 07:15etik 20:00etara, eta asteburuetan nahiz jai egunetan 08:00etatik 20:00etara.

Telematikoki ere egin daitezke izapideak, norberak aukeratutako unean. Besteak beste, honako tramiteak egiteko aukera dute herritarrek: errolda ziurtagiriak eskuratu, ordainagiriak, ordainketa gutunak edota isunak ordaindu, ordainagirien kopiak eskuratu edo espedienteak kontsultatu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!