2021/10/16 16:30
Ondarearen Europako Jardunaldien VI. edizioa Gipuzkoako 31 udalerritan egingo da aurten Guztion ondarea, denok parte. Ondare irisgarri eta inklusiboa lelopean. Tolosako Topic museoan ikusmen eta entzumen urritasuna duten pertsonentzat bisita gidatua egingo dute urriaren 16an. Bi bisita egingo dituzte bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz. Ondoren, 16:30ean ikusmen eta entzumen urritasuna duten pertsonentzat bideratuta txotxongilo sormen tailerra izango da. Amaitzeko, 18:30ean Topic-en La Puntual konpainiaren El Patito Feo txotxongilo emanaldia izango da. Audio deskribapen eta zeinu hizkuntza bidez egokituko da saioa, mota guztietako ikusleek goza dezaten.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?