Udal liburutegiko irakurle klubetan izen emateko epea zabaldu dute

Ataria 2021eko irailaren 14a

Tolosako udal liburutegiak urritik maiatzera bitarteko programazioa aurkeztu du eta irakurketa klubetan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete dagoeneko.

Tolosako udal liburutegiak urritik maiatzera bitartean irakurketa klubean landuko dituzten liburu eta komikiak aurkeztu ditu. Klub hauetan izena emateko epea zabaldu dute eta interesa dutenek liburutegira jo beharko dute horretarako. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Komikien irakurketa kluba euskaraz izango da eta bestelako irakurgaiak izango dituzte gaztelaniazkoan. Klub bakoitzean gehienez 12 pertsonek parte hartu ahal izango dute.

KOMIKIEN IRAKURKETA EUSKARAZ

  • Urriak 6 - 1620, Nafarroako Beheragaina (Asisko Urmeneta) / Foixeko Katalina (Anjel Rekalde eta Ainara Azpiazu Axpi)
  • Azaroak 2 - Eneko Aritza (Anjel Rekalde eta Joseba Larratxe) / Maria Zugarramurdikoa (Miren Mindegia)
  • Abenduak 14 - Sugarren mende (Asisko Urmeneta). Egilea bertan egongo da.
  • Urtarrilak 11 - Klak! (Mattin / Altsasu (Elias Taño)
  • Otsailak 8 - Voces de Chimalpopoca (Shu Otero)
  • Martxoak 8 - Hondamuinean (Zerocalcare)
  • Apirilak 5 - Iraultza eta bizi (Mikel Antza eta Adur)
  • Maiatzak 3 - Amets alokatuak (Harkaitz Cano, Iñaki Holgado)

IRAKURKETA KLUBA GAZTELANIAZ

  • Urriak 19 - El encaje roto (Emilia Pardo Bazán)
  • Azaroak 23 - La España vacia (Sergio del Molino)
  • Abenduak 21 - Tierra de mujeres (Mariar Sanchez)
  • Urtarrilak 18 - El curioso incidente del perro a medianoche (Mark Haddon)
  • Otsailak 22 - La edad peligrosa (Karin Michaelis)
  • Martxoak 22 - Peste & Colera (Patrick Deville)
  • Apirilak 26 - Offshore (Petros Markaris)
  • Maiatzak 24 - En un lugar del Atlántico (Fatou Diome)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!