27 ikastaro ezberdin, kirolaz gozatzeko

Ataria 2021eko irailaren 10a

Irailaren 27an hasiko dira Usabal kiroldegiko ikastaroak. Bertako bazkide direnek jada eman dezakete izena; bazkide ez direnek, irailaren 15etik aurrera izango dute aukera.

Usabal kiroldegiak ikastaro eskaintza zabalarekin hasiko du ikasturte berria. Guztira, 27 ikastaro eskainiko dira ikasturte honetan: horietatik 21, 15 urtetik gorakoentzat, eta 6, haur eta gazteentzat.

Irailaren 27an hasiko dira ikastaro guztiak eta dagoeneko bazkide direnek izena eman dezakete; bazkide ez direnek, berriz, irailaren 15etik aurrera eman ahalko dute izena. Bi kasuetan, kiroldegian bertan eman daiteke izena. Bazkide direnek, baina, 943 536 400 telefono zenbakira deituz, www.usabalkiroldegia.com webgunean edota Facebook bidez ere egin dezakete.

Aurten ere, irailean egindako izen emateek ekaina bitarteko iraupena izango dute, inongo izen emate berririk egin gabe, plaza ziurtatuta, eta orain arte bezala, ordainketa hiru hilabetez behin egin beharko da. Edonola ere, hiruhileko bakoitzaren amaieran baja emateko epea zabalduko da, eta izena emandako ikastaroetan jarraitu nahi ez duten guztiek bertan behera utzi dezakete beren izen ematea. Horretarako, ohiko bideak erabili beharko dira.

Segurtasun eta prebentzio neurriei dagokienez, orain arteko protokoloa mantenduko da eta erabiltzaile guztiek jarraitu beharko dute. Edozein zalantza argitu edota ikastaro eskaintza guztia ezagutu nahi duenak, Usabal kiroldegiarekin harremanetan jartzeko aukera du, arestian aipatutako bideen bitartez.

Ikusi eskaintza osoa hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!