Atzo arratsaldean Azpeitiko Mendizabal erretegian adostu zuten apustua Lizartzak eta Mercaderrek. Urriaren 12an izango da, 11:30ean, Urnietako Xoxokako belardian. 6 kilometro korrika egin beharko dituzte eta ondoren segan ordu eta erdi osatu arte jardungo dira. Apustuaren irabazlea belar kilo gehien ebakitzen dituen kirolaria izango da. Bakoitzak 3.000 euro jarri ditu apusturako.