Irailaren 24an izango da Maixabel filmaren estreinaldia, Tolosan

Ataria 2021ko ira. 9a, 17:59

Tolosako Udalak Leidor aretoan datozen asteetan eskainiko diren pelikulen zerrenda argitaratu du; tartean da Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko den Maixabel filma

Tolosako Udalak irailerako zine egitarau esanguratsua antolatu du, kalitatezko ekoizpenekin. Leidor aretoan izango dira saio guztiak; haurrentzako pelikulak, ohiko moduan, 16:00etan hasiko dira, eta helduentzako direnak, aldiz, 19:00etan. Segurtasun neurri guztiak beteko dira zinema aretoan, orain arte bezala.

Iraileko zinema saioei dagokienez, "aniztasuna" nabarmendu du udalak. Guztietan azpimarragarriena, Iciar Bollainek zuzendutako Maixabel filma. Pelikula honek, Juan Mari Jauregiren, ETAk 2000n Tolosan erail zuen politikari ohiaren, alarguna den Maixabel Lasaren historia kontatzen du, eta Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da. Filmaren eszena batzuk, Tolosan grabatu ziren, eta Leidorren izango da estreinaldi berezia, irailaren 24an (ostirala), 19:00etan hasita.

Hona hemen Maixabel filmaren trailerra:

Horrez gain, hainbat zinema jaialdietan aurkeztu den Las cosas que decimos, las cosas que hacemos filma proiektatuko da, baita bertako ekoizpena den Nora pelikula ere. Haurrentzako ere eskaintza aberatsa antolatu du udalak, eta besteak beste, Space Jam: nuevas leyendas filmaren estreinaldia izango da.

Ekainean hasi zen Leidor aretoan eskaintzen diren zinema emanaldietarako bonuen kanpaina. 10, 20 eta 30 saiotarako bonuak eskuratu daitezke esteka honetan edo Leidorreko leihatilan. Bonuen iraungitze data abenduaren 31a izango da, hau da, bonuak edozein garaitan erosten direla ere, data horretatik aurrera ez dute baliorik izango eta ezingo dira erabili.

Hona hemen iraileko eta urri hasierako zine saioen zerrenda osoa:

Eguna

Filma

Ordua

Irailak 9

First cow

19:00

Irailak 11

Nora (bonutik kanpo)

19:00

Irailak 12

Spirit: indomable

16:00

 

Nora (bonutik kanpo)

19:00

Irailak 13

Nora (bonutik kanpo)

19:00

Irailak 16

Mandíbulas

19:00

Irailak 18

Las cosas que decimos, las cosas que hacemos

19:00

Irailak 19

D’ortagnan eta hiru mosketxakurrak

16:00

 

Las cosas que decimos, las cosas que hacemos

19:00

Irailak 20

Las cosas que decimos, las cosas que hacemos

19:00

Irailak 23

La mujer que escapó

19:00

Irailak 24

Maixabel (bonutik kanpo): saio berezia

19:00

Irailak 25

Maixabel (bonutik kanpo)

19:00

Irailak 26

Maixabel (bonutik kanpo)

16:00

 

Maixabel (bonutik kanpo)

16:00

Irailak 27

Maixabel (bonutik kanpo)

19:00

Irailak 30

Queridos camaradas

19:00

Urriak 2

La mujer del espia

19:00

Urriak 3

Space Jam: nuevas leyendas

16:00

 

La mujer del espia

19:00

Urriak 4

La mujer del espia

19:00

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!