Festa egunei zukua aterata

Ataria 2021eko irailaren 9a

Festa egunei forma eman diete Bedaion, bi egunetan. Larunbata eta atzoko Andre Mari eguna izan zituzten egungo festa eredura antolatuak.  

Festa herria da Bedaio, baina egungo egoerara mugatu behar izan dute bedaiotarrek ere. Larunbat iluntzerako zuten lehen hitzordua jarria, eta 100 pertsona inguru elkartu ziren herri afarian, mahai ezberdinetan sakabanatuta. Ondoren, Iratzar erromeri taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten.

Atzokoa zen festa egun handia, hau da, Andre Mari eguna, eta erretirodunen eguna ospatzeko baliatu zuten. Meza nagusia izan zuten, ohiko prozesio eta guzti. Ondoren, erretirodunen bazkaria egin zuten Abaetxe jatetxean. 40 pertsona inguru izan ziren, eta Haritz Mujika eta Julio Soto bertsolarien konpainia izan zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!