Elosegi Parkeko sarrerako lanak, amaituta

Ataria 2021eko irailaren 8a

Uztaila erdialdean hasi ziren Elosegi Parkeko sarreran erabiltzaile zein lorezaintzako langileen segurtasuna hobetzeko lanak eta abuztuan zehar amaitu zituzten.

Erdi mailako altuera duen itxitura eraiki da parkearen sarreran, erabiltzaileek eta lorazaintzako langileek izan ditzaketen erorketen babes-neurri gisa. Oinarrian hormigoizko geruza luzanga bat du, eta gainean, babeserako, egurrezko elementuez osaturiko ilara bat. "Itxura aldetik, itxitura estetikoki bat etorriko da parkearen sarrerarekin", azaldu dute udaletik.Epe horretan parkea itxita egon bada ere, dagoeneko zabalik dago, ohiko ordutegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!