Nerea Eizagirrek 2023ra arte luzatu du Realarekin hitzarmena

Ataria 2021eko irailaren 8a

Jokin Aperribai Realeko presidentea eta Nerea Eizagirre futbolari tolosarra, hitzarmen berria sinatu ondoren. REALA

Tolosako erdilaria Natalia Arroyok zuzentzen duen taldeko kapitaina eta ikurra da.

Eizagirrek 21 urte ditu, eta aurten Realean egon den aldaketa nabarien ondoren, 10 jokalari joan baitira, bera da taldeko kapitaina. "Taldean gustura nago, talde ona daukagu, eta nik uste dut aurten ere urte polita izango dela", esan du tolosarrak, hitzarmena luzatu ondoren emandako prentsaurrekoan.

Taldearen jokoa antolatzeaz gain, golak ere sartzen ditu Eizagirrek. Aurreko denboraldian, hain justu, 13 gol sartu zituen. Manchester City taldearen eskaintza jaso zuela zabaldu zen, baina berak etxean geratzea erabaki du: "Oraindik gaztea naiz eta jokatu egin behar dut. Asko laguntzen dit egonkortasuna izatea, gustura nago hemen eta ikusten dut taldearen aldetik gugan apustua egiten ari dela".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!