Amaitu dituzte Trianguloa plaza atzealdeko zorua berritzeko lanak

Ataria 2021eko irailaren 8a

Eremuan aurrera eramandako lanak, espazio publikoa egoerarik hoberenean mantendu eta kaleak zaharberritzeko helburuaren baitan kokatu ditu udalak.

Uztailean hasi ziren Trianguloa plaza atzealdeko zorua berritzeko lanak eta amaitu dira dagoeneko. Zuhaitzen sustraien eraginez, zorua altxatuta zegoen hainbat lekuetan eta koska arriskutsuak zeuden. Eremua seguruagoa eta irisgarriagoa egiteko, Trianguloa plaza atzeko eremuaren zorua berritu da osorik, eta bide batez, atarietara, garajeetara eta establezimenduetara sartzeko zeuden koska txikiak kendu eta zoru guztia maila berean jarri da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!