Motxilak bizkarrean berriro ere

Ataria 2021eko irailaren 8a

Atzo iluntzean tximeletak sabelean izango zituzten eskualdeko haur askok eta askok. Eskola itzulerak sortzen duen poz eta urduritasunak gaur ikasleen aurpegietan nabari zen. Ikastola elkarteko ikasleak atzo zapaldu zuten berriro ikasgela eta gaur eskolako publikoko ikasleen txanda izan da.

Bizkarrean motxilak eta aurpegietan irribarre urduriak. Ikasturteak berritasunak ekarri ohi ditu baina 2021-2022 ikasturte honek, iazkoaren antzera ikaskide errepikakor bat izango du inguruan: koronabirusa. 

Ikasleak ohituta daude jada maskarak jantzita ibiltzera ikastetxe barruan eta momentuz horrela jarraitu beharko dute gaur abiatu den ikasturte berri honetan ere. Ikastetxeek koronabirusak bultzatuta, kontingentzia planak eguneratu behar izan dituzte eta agertoki ezberdinak definitu: ikasgela osoa eskolan, ikasleren bat konfinatuta edo gela osoa konfinatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!