Gutuna

Iñaki Goikoetxea  gogoan

Zure betirako lagunak 2021ko ira. 7a, 11:58

Zure heriotzaren berri izan genuen, hunkituta, COVID-19 pandemia madarikatu honi buruz eta bakoitzaren familiaren osasun egoeraren inguruan hitz egin eta egun batzuetara. 

52 urte igaro dira elkarrekin lan egin genuela; delineatzaileak, aparejadoreak, ingeniaria, estruktura kalkulu egilea, idazkaria, denok gure nagusi-lagun arkitektoaren, Armando Rocaren, gidaritzapean, Tolosako San Frantzisko pasealekuko 13. zenbakiko estudioan.

Esperientzia ahaztezina izan da zu ezagutu eta zurekin paralex, erregela eta kartaboi, minadun lapitza eta abar partekatu ahal izatea eta baita diktadurari eta demokraziari buruzko hausnarketak elkarbanatu ahal izatea ere. Garai haietan...

Ezin dugu ahaztu, estudioan lana egiteaz gain, Barne Arkitekturako ikasketak egin zenituela, askotan ikasten zen lekura, Zaragozara, joanez. Dekorazioarekiko zure pasioak hainbat lokal eta etxebizitza diseinatu eta berritzera eraman zintuen Tolosaldean zehar, aitortutako eta merezitako ospea zuen profesionala izatera iritsiz. 

Era berean, ezin dugu ahaztu zure parte hartzea gure inauteri kuttunetan, eta nola elkarrekin saltoka aritzen ginen Diana-ren doinura Zaldunitan. Baina, batez ere, zure hastapenak karrozekin eta horien prestaketekin Alondegi zaharrean, Tximela-ren aitak bere kupelak egiten zituen lekuan. 

Uste dugu lehen karroza Moulin Rouge izan zela, Pariseko lokal zaharra eta bere ikuskizunak parodiatuz. Karroza horren atzetik beste asko egin zenituen.

Karrozetan eta bere desfilean parte hartuz jarduera askoko hainbat urteren ondoren zure aztarna pertsonalari eta dekorazio lanari eman zenien bidea. Tolosar guztiok izango zaitugu gogoan San Frantzisko elizako fatxadan, eta bereziki, Fronton kafetegiaren aurrealdean.

Gure belaunaldiarentzat, tolosar guztion aitortza merezi izan duzu. Zu, Iñaki, arrastoa uzten duzun pertsona zara eta zure ekarpenen bilduma merezi duzu.

Tolosaren historiara pasako zara, zure buru-argitasun, eskuzabaltasun, bihozberatasun, alaitasun eta lanarengatik; Tolosarekiko zure maitasunarengatik eta inauteriei egindako ekarpen garrantzitsuagatik. Aipatu behar dugu ere, King Kong zure obraren donazioa Topic-era (Tolosako Nazioarteko Txotxongiloaren Zentroa), zure buru-argitasuna medio, zuri gogoan izateko bide emango diguna.

Iñaki, beti faltan botako zaitugu, baina bizirik gauden bitartean gure oroitzapenean jarraituko duzu.
Betirarte lagun ona. Eskerrik asko.

Bihotz-bihotzetik eta emozio handiz gure doluminak zure emazte Mertxeri, Laura eta Iñaki seme-alabei, Irina eta Alba bilobei, eta beste senide guztiei.

Zure betirako lagunak. Armando  Roca, Jose Leon Egiguren, Juan Jose Martinez, Usoa Esteban, Alfonso Zalakain, Gonzalo Carrera, Izaskun Zalakain, Koldo Etxabe eta Manu Elorza Tolosa.

P.D. Arkitektura estudioko zure kide ohiek ez dugu ikasitakoa eta elkarbanatutakoa ahaztuko.

Memoriae: Jose Miguel Zeberio, Ramon Mujika eta Paco Imaz

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!