Garia okindegiak irabazi du Tolosako XI. Hondartza Bolei Txapelketa

Leyre Carrasco 2021eko irailaren 4a

Eguzki tabernaren aurka gailendu da Garia okindegia taldea Larramendi auzoko plazan jokatu duten finalean.

Goizetik hasi dira kanporaketak jokatzen, eta finalerako txartela lortzeko Larramendi auzoko plaza jendez beteta zela jokatu dituzte partidak. Azkenean, 18:30etan ekin diote final handiari eta bertan, lehia estua izan dute lehen bi postuak erabakitzeko Garia eta Eguzkik. 14-21 eta 15-21 emaitzak izan dira jokatu dituzten bi setetan. Epaile lanetan aritu da Aitor Lizarazu, Hernaniko boleiboleko jokalaria.

Hirugarren eta laugarren postuak Cafe Iruña eta Agustin Enea taldeen artean jokatu dira, eta Cafe Iruñak lortu du hirugarren postua, Agustin Eneari irabazita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!