Baranda berria jarri dute Kondeaneko Aldapan

Ataria 2021eko irailaren 3a

Haurrak ikastolan utzi edota bertatik jasotzerakoan sortu izan diren auto-pilaketak ekiditeko ezarri du Tolosako Udalak.

Tolosako Udalak baranda bat ipini du Kondeaneko aldapan (Laskorain ikastolaren sarrera inguruan), Igeralde eta Bizkaia kaleen arteko bidegurutzetik Zabalarreta parkeko sarrerara bitarte, autoek bertan aparkatu ez dezaten. Haurrak ikastolan uzterakoan edota bertatik jasotzerakoan, ibilgailu askok espaloian aparkatzen dute, eta ondorioz, auto-pilaketak sortzen dira. Hori ekiditeko, baranda jartzen hasi dira bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!