Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolan matrikulatzeko epea, zabalik

Ataria 2021eko irailaren 2a

Musika eskolan eman dezakete izena dagoeneko ikasleak direnek eta ikasle berriek, irailaren 30era bitarte.

Irailaren 30a izango da 2021-2022 ikasturtean Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolan matrikulatzeko azken eguna. Ekainean matrikulatu ez ziren edota orain interesa duten ikasleek, irailean egin ahal izango dute matrikula. Izapideak musika eskolan egin behar dira, astelehenetik ostiralera (10:00etatik 13:30tara) Astelehen eta astearte arratsaldetan ere izena emateko aukera izango da, 17:30tatik 19:00etara.

Familia ugariak edo guraso bakarrekoak hobariak izango dituzte udal ordenantzak adierazten duenaren arabera, eta ikasle berrientzako hutsik geratzen diren plazak zuzenean esleituko dira, Udal Eskolaren Administrazioan eskatu ahala.

Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolan askotarikoa da aukera. Ondorengo hauek dira eskaintzen dituen mailak eta kurtsoak, ikasleen adinaren eta ezagutzetan oinarrituta:

  • 1. zikloa: 4, 5 eta 6 urteko ikasleentzako tailerrak: jolasak, kantuak, entzumena eta erritmoa lantzen dira.
  • Aurrehasiera: 7 urtetik gorako ikasleei, musika irakurtzen ikasi eta instrumentuak ezagutzeko aukera ematen zaie.
  • 2. zikloa: 8 urtetik gorakoak, instrumentua jotzen, musika hizkuntza garatzen eta talde batean edo koruan aritzen dira.
  • Helduak: 18 urtetik gorakoekin, musika hizkuntza lantzen da, instrumentu bat jotzen ikasten da eta taldean edo koruan aritzeko aukera ematen da.

Edozein zalantza argitu edo informazio gehiago eskuratu nahi dutenek, musika eskolaren egoitzara bertaratu (Rondilla kalea, 34 B), 943 65 15 93 edo 943 65 44 66 telefonoetara deitu edo musika@tolosa.eus helbidera idatzi dezakete.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!