Rexu Balerdiren erretratua egin dute Zarateko lepoan

Ataria 2021eko irailaren 2a

Azken Muga jaialdia 2021 2 1630503995307
Azken Muga jaialdia 2021 7 1630503996258
Azken Muga jaialdia 2021 8 1630503996393
Azken Muga jaialdia 2021 9 1630503996548
Azken Muga jaialdia 2021 10 1630503996718
Azken Muga jaialdia 2021 11 1630503996934
Azken Muga jaialdia 2021 12 1630503997109
Azken Muga jaialdia 2021 13 1630503997239
Azken Muga jaialdia 2021 14 1630503997418
Azken Muga jaialdia 2021 1 1630503994754
Azken Muga jaialdia 2021 3 1630503995535
Azken Muga jaialdia 2021 4 1630503995710
Azken Muga jaialdia 2021 5 1630503995882
Azken Muga jaialdia 2021 6 1630503996047

Azken Muga nazioarteko arte eta kultura jaialdiaren edizio berria martxan da; Zarateko lepoan izango dira ekitaldiak urriaren 2a arte.

Abian da Azken Muga jaialdiaren seigarren edizioa. Abuztuaren 20an eman zioten hasiera nazioarteko arte eta kultura jaialdiari, eta urriaren 2a bitarte, diziplina, formatu desberdin eta era guztietako jarduerak izango dira, guzti-guztiak auzolanean antolatuta. Pasa den asteburuan tailerrak, kontzertuak, dantza bertikalak, kale antzerkiak eta beste izan dituzte, guztiak, Zarateko lepoan.

Egitarauaren barnean, Sorkabi izeneko artista-egoitza batekin eman zioten hasiera jaialdiari.  Hamar egunez, hainbat nazionalitatetako artistek diziplina anitzeko proiektuak egin dituzte, inguruneari zuzenean lotuta. Horrela, Zarateko lepoan, aire zabaleko museoa jarri dute. Tartean, Aitor Otaño eta Nextor Otaño aita-seme grafitigileek, Altzoko Rexu Balerdi artzain eta dantzariaren erretratua egin dute.

Bestetik, 20x20x20 deituriko formatu txikiko eskultura erakusketa prestatu dute Zaratetxean, eta irailaren 12a bitarte egongo da ikusgai. Erakusketa horrek erreferentzia egin dio Barakaldo 71 Arte Plastikoen Lehen Erakusketaren 50. urteurrenari. Guztira 70 pieza inguru bildu dituzte.

Pinturak ere izango du lekua Azken Muga jaialdian. Irailaren 18tik urriaren lehenera bitarte, aurreko edizioetan parte hartu duten margolariek eta Azken Mugako lagunek egindako lanen erakusketa jarriko dute Zaratetxean.

Honako egitaraua dute prestatuta urriaren 2a bitartean:

Irailak 3, ostirala

  • 17:00. Gordailua: Ura: muga ala bide?, Xabier Kerexetaren eskutik.

Irailak 4, larunbata

  • 18:00. Kontzertua: Apalatxe. Margolana: Alatz Lopez. Slackline: Oreka-T. 
  • 19:00. Kontzertua: Nikotina & Little Martin. Lekua erreserbatzea beharrezkoa izango da. 

Irailak 11, larunbata

  • 11:00. III. Aralarko Artzain Gazta Txapelketa. 
  • 11:30. Ibilbide antzeztua: Suak harrotuz (Arribeko Udala).  
  • 12:00. Herri kirolak, Amezketa - Araitzeko bailaran. Aizkolariak: Iker Vicente / Ibai Zoroa - Larrañaga / Txomin Amundarain. 
  • 16:30. Bertso saioa: Julio Soto, Maddalen Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran. Gai jartzailea: Imanol Artola Felix.

Irailak 17, ostirala

  • 10:00 - 18:00. Antzerki tailerra: Bufoien batzarra, Ana Perez Giraldezen eskutik. Aldez aurretik izena eman behar da. 

Irailak 18, larunbata

  • 10:00 - 18:00. Antzerki tailerra: Bufoien batzarra, Ana Perez Giraldezen eskutik. Aldez aurretik izena eman behar da. 
  • 17:00. Performancea. 
  • 17:30. Inaugurazioa: pintura erakusketa. 
  • 18:00. Ikuskizuna: Euskal dantza. 

Irailak 19, igandea

  • 10:00 - 18:00. Antzerki tailerra: Bufoien batzarra, Ana Perez Giraldezen eskutik. Aldez aurretik izena eman behar da.
  • 18:00. Antzerkia: Bufoien batzarra, Ana Perez Giraldezen eskutik. Aldez aurretik izena eman behar da. 

Irailak 25, larunbata

  • 17:00. Kontzertua: Et Incarnatus + Donostiako Orfeoia. Izpirituzkoa&herrikoia. Beharrezkoa da lekua erreserbatzea.  
  • 19:00. Garoa saria: sari banaketa.

Irailak 26, igandea

  • Garbiketa auzolanean, egunean zehar.

Urriak 2, larunbata

  • 10:00. Itxiera: garo-meta. 

 

Argazkiak: Dani Blanco, Elena Scaratti eta Migel Zeberio.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!