BABESTUTAKO EDUKIA

La Palma, 'irla polita'

Erabiltzailearen aurpegia Mira Bidaiak 2021ko ira. 4a, 09:57

Nora goaz gaur?

La Palmara. Kanaria uharteetako baso eta sumendien altxor naturala. Kanaria uharteak sortu zituzten erupzio bolkanikoetatik sortutako harribitxi naturala da La Palma.

Mendeurreneko laurisilva eta iratze basoak, sakan handiak, sumendi kraterrak, harea beltzeko hondartzak, ur-jauziak, laba soroak, gatzagak, hodei itsasoak, begiratoki ezinezkoak eta ia mila kilometroko ibilbideak.

Gozatu gaueko zeruari begira, izarrak han goian oraindik distiratzen ari direla jakinez.

Eguna pasa dezakezu laba basamortuan zehar oinez, goroldioz inguratutako baso heze batean edo Roque de los Muchachosen elurra ukituz eta Atlantikoan bainatuz harea beltzeko hondartzan. Guztia egun bakarrean. Kaktus loreak, alga berde fosforeszenteak arroken gainean eta itsas bizitza harrigarria ikusiz. Bere jatorri bolkanikoa nabaria da Taburiente kalderako parkean eta batez ere sumendien ibilbidean.

La Palman autoa alokatzea da aukera onena, libreki mugitzeko. Ohitu zaitez kilometro asko egingo dituzula pentsatzera, sumendien ibilbidea uhartearen hegoaldean dago eta igerilekuak Charco Azul eta La Fajana ipar-mendebaldean. Ohitu kurba asko eta asko dituzten errepideetara.

Tazacorte izeneko herri txikia ezagutu ezazu… bertako jendearekin izan zaitez eta Las Salinas de Fuencalienteko itsasargira jo ezazu. El Jardin de la Sal jatetxean bere gazta dasta ezazu, bertako arraiak edo platano aparra gofioarekin eta kanabera eztiarekin. Mundiala da!

 

Veroni Balda, Enara Etxeberria eta Myriam Gurrutxaga.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!