Mikel Lizartza Euskadiko Sega Txapelketan izango da

Ataria 2021eko abuztuaren 28a

Euskal Herriko Herri Kirol Federazioak antolatuta, bost segalari ariko dira txapelaren lehian, Muruetan. 11:30ean hasiko dira lanean Kamiñoko jatetxearen atzeko belardian.

Mikel Lizartza tolosarra izango da bertan, eta Xabier Zaldua (Zumarraga), Julen Gabirondo (Urnieta), David Mariñelarena (Lantz) eta Jon Otegi (Oiartzun) segalarien aurka arituko da lanean, eta horien artean erabakiko da aurtengo txapelduna. Ordubete izango dute ahalik eta eremu handiena mozteko. Bakoitza aritu beharreko belardi-tartea zozketa bidez erabakiko da. Sarrerak 10 euroko kostua izango du.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!