Tolosarrei "herri txukun eta atsegin bat eskaintzeko helburuarekin" lanean jarraitzen duela azaldu du Tolosako Udalak, eta ildo horretan, kale garbiketa zerbitzua "oinarrizko eta funtsezko" zerbitzuetako bat dela gaineratu du. Hala, zerbitzuaren esleipen berriari lotuta, flota berria du udalak, herriko txokoak txukun eta garbi mantentzen jarraitzeko.