Gernikako Arbolaren Lorategia kalea itxita abuztuaren 24tik 26ra

Ataria 2021eko abuztuaren 23a

Kalea itxita egongo da bertan egiten ari diren lanengatik. Kale horretara sartzen diren ibilgailuak Gipuzkoa Plazatik igaro beharko dira San Inazio kalera arte. Azken bi kale hauetan ibilgailuentzako norabideen zentzua aldatu egingo da.

Gernikako Arbolaren Lorategia kalean egiten ari diren lanak direla-eta, abuztuaren 24tik 26ra, bihartik ostegunera, biak barne, kalea itxita egongo da. Besteak beste, saneamendu eta euri-uren bilketaren sareak berritzen ari dira, eta lanak amaitzeko ezinbestekoa da, bihar goizetik hasita (abuztuak 24), kalea moztea. Horren ondorioz, Gernikako Arbolaren Lorategitik sartzen diren ibilgailuak Gipuzkoa Plazatik igaro beharko dira San Inazio kalera arte. Azken bi kale hauetan ibilgailuentzako zirkulazio norabideen zentzua aldatu egingo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!