Iñaki Goikoetxea inauterizalea hil da

Ataria 2021eko abuztuaren 13a

2010eko Zaldunitan egin zuen muntaketa.

Zaldunita egunerako sekulako muntaketak prestatu izan ditu urte luzez Goikoetxeak, bakar-bakarrik; 73 urterekin zendu da.

Urte asko eman ditu Iñaki Goikoetxea inauterizale tolosarrak Tolosako inauterietako karrozak eta muntaketak egiten. 2012an Tolosaldeko Ataria-ri eskainitako elkarrizketa batean kontatu zuen 1998. urtean hasi zela bakarkako muntaketak egiten: "Aurretik ere zerbait egin nuen bakarrik, baina urte hartan antolakuntza handiagoarekin hasi nintzen mozorroa muntatzen: zuhaitz baten kontra jo zuen hegazkin bat prestatu nuen". Tolosarren zein kanpoko inauterizaleen artean nolabaiteko jakin-mina izan da urte askoan Zaldunita egunean Goikoetxearen mozorroa.

Bere mozorrorik ezagunenetakoak bilakatu ziren hegazkinarena, Harold Lloyd-ena, King Kong-ena edota Titanic-ena. Baina beste hainbat ere egin izan ditu. Hona hemen Tolosaldeko Ataria-k bildutako hainbat:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!