Iraileko ostiraletan palan aritzeko ate irekiak antolatu dituzte

Ataria 2021eko abuztuaren 12a

Tolosako Palistak taldearen eskutik, paleta gomaz, paleta larruz eta pala motza probatzeko aukerak izango dira Beotibar pilotalekuan.

Irailean, ostiralero, 17:00etatik 20:00ak bitartean, ate irekien jardunaldiak antolatu ditu Tolosako Palistak taldeak Beotibar pilotalekuan, "inongo konpromisorik eta kosturik gabe". 18 urtez gorakoentzat izango da, gizon zein emakume. Paleta gomaz, paleta larruz eta pala motza probatzeko aukera izango da, Tolosako Palistekin batera. Izena ematen dutenen arabera antolatuko dituzte saioak. 635 741 574 zenbakira mezua bidali beharko da apuntatzeko.
 
Bestalde, Tolosako Palistak taldeak beraiekin bat egin nahi duenari ateak zabaldu dizkio, horrela, fitxa egin eta  federatuen txapelketetan parte hartzeko aukera izango luke. Fitxa egin ahal izateko, beraietako norbaitekin harremanetan jartzeko eskatu dute. 
 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!