Odola emateko aukera izango da astelehenean

Ataria 2021eko abuztuaren 11

Tolosako kultur etxean izango da odola emateko aukera, 16:30etik 20:30era bitarte, aurrez hitzordua hartuta.

Gipuzkoako odol emaileen elkartetik jakinarazi dutenez, astelehenean, hilaren 16an, odola emateko aukera izango da Tolosako kultur etxean. 16:30ean hasi eta 20:30ak bitarte egingo dute.

Elkartetik azaldu dute odol ematera joateko asmoa dutenek hitzordua eskatu beharko dutela astelehen goizean bertan, 943 00 78 85 zenbakira deituz. Odol emaileen elkarteak odola ematera gerturatuko diren herritarrei eskerrak eman dizkie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!